Osinaga eta Sarrionandia, Batxi 2koekin

Inauterietako ajea pasatzeko bisita berezia izan dute Batxilergoko 2. mailako ikasleek, “Katuen kontuak” emanaldia eskaintzera etorri baitzaizkie Ines Osinaga musikaria eta Joseba Sarrionandia idazlea.

Bigarren urtez jarraian egindako ikuskizunean, duela ia hamarkada bat bi artistek elkarrekin osatutako diskoa abiapuntu izan dute: Sarrionandiak kantuen letren nondik norakoak azaldu ditu eta segidan Osinagak kantuaren sorkuntza prozesuan sakondu eta kantua zuzenekoan jo ditu.

Ordu eta erdiko emanaldi berezia eskaini dute: hurbilekoa, emankorra eta atsegina. Ikasleek ere oso modu positiboan baloratu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!