Martxoaren 6an abiatu eta martxoaren 14an itzuli ziren, esperientzia paregabeak eta oroitzapen ugari esku artean zituztela. Bidaian zehar, Paderborn, Werther eta Bielefeld hiriak bisitatu zituzten, eta etxera bidean, Ganten geldialditxo bat ere egin zuten.
Ingelesa praktikatzeko aukera izateaz gain, harreman berriak sortu eta bizipen aberasgarriak izan dituzte. Zalantzarik gabe, elkartruke esperientzia baliotsua izan da. Orain, elkartruke honen bigarren fasea iritsi, eta emozioz beterik gaude! Alemaniar ikasleak ostiral honetan iritsi dira gure artera, eta aste batez gurekin egongo dira, esperientzia ahaztezina bizitzeko prest!