Ez zen bakarrik joan saria jasotzera, familia eta gelakide guztiak ondoan izan baitzituen Ismaelek. Sari-banaketa ekitaldian, behin eta berriz azpimarratu zuten hitza hartu zutenek ikasketa prozesuan jarraitzeko ezinbesteko beharra eta arrakasta lortu duten ikasleen esperientziak entzuteko aukera izan zuten bertaratuek.
Ismael Dual ikasleak azken ikasturte hauetan ibilbide bikaina egin du ikastolan eta azken ikasturte honetan bere arrazaren inguruko bitxikeriak kontatu dizkigu, hala-nola, Kaló hizkuntza zer den erakutsi digu eta baita palmak ematen ere.
Zorionak eta hurrengo ikasturteetan ere orain arte bezain txukun eta jator ibili, Ismael!