Urruzuno sariketan, poesia alorrean, bi sari jaso ditu. Azkue sariketari dagokionez, 1. eta 3. sariak jaso ditu, poesia atalean horiek ere. Urruzuno sariketa Eusko Jaurlaritzak antolatzen du, Azkue sariketa, berriz, Euskaltzaindiak eta BBK-k.
Orain arte ere, ibilbide oparoa egin du Asensiok literatur sariketetan eta aurrerantzean ere ibilbide arrakastatsua opa diogu.
Zorionak eta bejondeizula!