Familia eskola 2025-26 ikasturteko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2025ko urr. 3a, 12:23

Familiek askotan esan ohi dugu seme-alabak gida libururik gabe etortzen direla eta eguneroko martxan makina bat zalantza izaten dugu eskaintzen diegun heziketaren inguruan. Bestalde, gaur egungo bizimodu azkar honetan pentsatzeko denbora askorik ere ez dugu izaten eta ahal dugun moduan erantzuten diegu gure seme-alaben beharrei.

 

Familia Eskolak hausnarketarako gune bat izan nahi du, aldi berean gai interesgarri eta garrantzitsuei buruzko orientabideak eta aholkuak eskainiz. Horretarako, zenbait hitzaldi eta tailer antolatzen ditugu, gai hauetan adituak diren profesionalak ekarriz. Familia Eskolaren antolaketan garrantzitsuena, familientzat benetan interesgarriak diren gaiak jorratzea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!