Tutoretzan paradigma aldaketa dakarren programa da ONKI. Izan ere, alderdi akademikotik harago doan programa da, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorreko Pertsona Ereduan oinarritzen da, eta han ezarritako bost bereizgarriak (euskalduna, barne sendotasuna duena, erabakitzaile-ekintzailea, eraldatzailea eta kooperatiboa) garatzeko diseinatu da. Ikasleak erdigunean jarrita, euren ongizatea du helburu.
Astean bi orduz landuko dira saioak ikasleekin. Honek programaren jarraikortasuna bermatzen du eta lanketa sakona eginez.
ONKI programak gauza askoren inguruan hitz egiteko aukera ematen du. Bizitzarako estrategia ezberdinak eskainiko dizkigu ikuspegi prebentibo batetik. Gure ikasleek euren bizitzan zehar topatzen eta topatuko dituzten egoerei eta oztopoei aurre egiteko baliabide berriak eskainiko dizkigu ONKIk.