AZAROAK 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2025eko azaroaren 27a

Asteartea azaroak 25a izanik, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna aldarrikatu genuen Ikastolan.

Juanita Alkain eraikinean, txikienek Daniela Pirataren ipuina eta Urdaburutarrak ipuina irakurri eta landu egin zituzten. Ondoren, batzuk aurpegietan partxe moreak margotu zituzten eta pirata more bihurtu ziren egun batez. Besteek aldarrikapenekin pultserak egin zituzten. 

Txistokiko Lehen Hezkuntzako ikasleek ere gelan hausnarketa eta lanketa ezberdinak egin zituzten. Hiru eta laugarren mailako ikasleek babesaren lorategiak sortu zituzten eta bost eta seigarren mailakoek ilustrazioak birsortzen eta hauentzako leloak asmatzen eman zuten saioa. 

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek sentsibilizazio saioak burutu zituzten gaiaren inguruan: bideoak ikusi zituzten eta mahai inguruak antolatu ziren. Ekarpen oso interesgarriak egin zituzten eta gaia aztertu zuten.

Hala, modu ezberdinetara, Aita Larramendi Ikastolan emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela aldarrikatu genuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!