Euskararen Naioarteko Eguna 2025

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2025eko abenduaren 5a

Euskararen Nazioarteko Eguna iritsi aurretik, jai giroan berotu genuen herria.

Euskaraz blaitu zen Andoain azaroaren 29an, Juanita Alkain plazatik trikitilari, panderojole eta buruhandiekin kalejiran abiatu, eta Zumea plazan ekitaldi ederra egitera arte.

Bertan, txalaparta emanaldia, dantzak, antzerkia, abestiak eta jolasak izan ziren gozagai. Goiza borobiltzeko, Argitxoren bisita ere izan genuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!