“Atondu”, Ikastolatik “Doktore Tesira”

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2025eko abenduaren 16a

Ikastolan baserritar jantzia ia ia ikasleek soilik erabiltzen zuten garaian, 1992an Irakasle taldetxo batek Atondu Proiektuaren lehen urratsak eman zituen, Ane Albisuren eskutik, Ikerfolk-Argiaren babesean.

Gaur egun “Doktore Tesia” bilakatu da. Oihartzunak ez du iadanik mugarik. Abiapuntua izan ginen, eredu herri mailan eta haratago ere. 

Gure jantzien koloreak, ikusgarritasuna eta janzkeraren nondik norakoak garrantzia eta lekua hartzen ari ziren. 

Guzti hori gure Ikastolako familiek egindako ahalegin eta fideltasunari eskertu behar diogu. Atondu proiektua Irakasleek bere egin eta bidalitako aholkuak, mezuak ez dira hutsean geratu eta hona emaitza, irakasleak, familia osoak, txikitik handi eta helduetara  Andoainen Gabonak janzten, gure nortasuna ikusgarri egiten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!