“Katuen kontuak” emanaldia, Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2026ko apirilaren 16a

Hirugarren urtez, Ines Osinaga musikaria eta Joseba Sarrionandia idazlea ikastolan izan ditugu aste honetan.

Duela hamarkada bat bi artistek lankidetzan sorturiko “Katuen kontuak” diskoaren testuinguruan prestaturiko emanaldia eskaini zieten Batxi2ko ikasleei. Ikuskizunean, Sarrionandiak kantuaren letren nondik norakoak azaldu zizkien ikasleei, eta jarraian Osinagak kantu bakoitzaren sorkuntza prozesuan sakondu eta kantua zuzenean jo zuen, musika tresna eta baliabide ugari erabiliz.

Ordu eta erdi pasatxoko emanaldi berezia izan zen: umoretsua, goxoa eta giro atseginean garatua. Artistek nahiz ikasleek oso modu positiboan baloratu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!