IKASLE ALEMANAK ANDOAINEN

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2026ko apirilaren 22a

Apirilaren 17an Alemaniako Werther herriko ikasleak Andoainera etorri ziren Batxilergoko lehen mailako ikasleekin elkartruke proiektua aurrera eramatera.

Gure ikasleek eta familiek parte hartzen duten proiektu honetan, ekintza asko egiten dira bai Ikastolan eta baita herrian ere.

Astelehenean, apirilak 20, lehen orduan, ongi etorri ofiziala egin zitzaien Ikastolako pilotalekuan. Bertan agurra dantzatu zitzaien eta Lehen Hezkuntzako ikasleek abesti bat eskaini zieten.

Proiektu aberasgarria da Ikastolako komunitatearentzat!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!