Atzo ospatu zen sari-banaketa ekitaldia San Telmo museoan, eta gure finalistak irrikaz eta urduri bertaratu ziren. Besteen lanak eta sorkuntzak ikusi ondoren, irabazlearen izena entzuteko unea iritsi zen, eta sorpresa itzela jaso genuen: ORBELA taldearen bideoa izan zen saritua!
250 euroko bonua jaso zuten liburu eta diskak erosteko, eta abentura txangoa egiteko sarrerak ere bai! Finalistak gelditu ziren MALKOAK taldeko kideei ere aipamena egin eta liburu bana oparitu zieten.
ZORIONAK Miren, Elaia, Malen, Haizea eta Safae!