Magrebiar lurraldea osatzen dutenetako 4 herrialde izan dira aurtengoan parte hartu dutenak: Mauritania, Argelia, Maroko eta Pakistan. Bertako jakiak, gozo nahiz gaziak, dastatzeko aukera egon zen, baita tea edatekoa ere. Henna tailerrak gorputz atal ezberdinak apaintzeko aukera eman zuen. Aurreko egunetan, Lehen Hezkuntzan, maila ezberdinetako haurrek lurralde hauen lanketa egin zuten, ikastola apaintzeko marrazkiak eginez.
Postuaren salmentatik ateratako dirua ikastolan kulturartekotasuna, integrazioa eta inklusioa lantzeko ekintzak sustatzeko erabiliko da. Hurrengoetan, beste lurralde ezberdin batzuek ere parte hartzea litzateke asmoa. Izan ere, aniztasunak aberastu egiten gaitu.