Euskal Ligako lehen partida jokatuko du Leizaran Lanbroa tabernak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025ko urr. 11a, 07:06

Kukullaga Etxeberri taldearen kantxan ariko da Leizaran Lanbroa taberna, larunbat honetan (17:30). Ligako lehen jardunaldia izango da.

Leizaran Ernio Inmobiliaria

Aurreko asteburuan ekin zioten denboraldiari, Allurralden. 21-31 galdu zuten Ereintzaren aurka

Euskal Ligan lehiatzea zeinen zaila den badakite andoaindarrek. Aurten ere erronka zaila dute baina, era berean, ikasgai bikaina izango da. Aurrekoan Ereintza taldea hartu zuten etxean, ligako lehen jardunaldian. Emaitzari erreparatuta, aurkariak erraz gailendu ziren. Larunbatean Eibarren jokatuko dute ligako bigarrena (16:45).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!