Lehen lau jardunaldietan ez du punturik lortu Andoaingo taldeak. Aurreko asteburuan sailkapenean 3. postuan dagoen Elgoibarren kantxan galdu zuten (32-21). Igandean, aurrealdean dagoen Basauri hurbilduko da Allurraldera.
Partida igandean izango da, 11:45tan hasita.
Leizaran Lanbroa taldeak Elgoibarren aurka galdu zuen Allurralden (29-35). Asteburu honetan ez dute partidarik jokatuko eta azaroaren 9an Aloña Mendiren zelaian ariko dira.