Emozioz beteriko txapelketa Allurralden

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2026ko urtarrilaren 4a

Leizaran eskubaloi taldeak antolatu zuen kadete eta jubenil mailako txapelketan Urdaibai taldea gailendu zen. Bereziki zirraragarria izan zen jubenil mailako finala: penaltietan erabaki zen txapelketa.

Erregetako XXII. Eskubaloi txapelketa

Finalak:

  • Kadeteak: Ordizia 13-25 Urdaibai
  • Jubenilak: Saieko 27-28 Urdaibai

Emozioz beterikoa izan zen jubenil mailakoa. Partida 26-26 amaitu zen eta penaltietan Urdaibai gailendu zen.

Ekimen solidarioa, Nahia Patinoren alde

Artrogriposis gaixotasun arraroa daukan Nahia Patino Arancon haurraren aldeko bilketa egin zuten atzokoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!