Kadete mailako ligan, euren multzoan, andoaindarrak onenak izan dira eta, egunotan, beste multzoetako onenen aurka leihatu dira Andoainen. Ostiralean Bera Bera garaitu zuten, larunbatean Muskizen aurka galdu eta, gaurkoan, gol batengatik galdu dute Urdaibai Renteriaren aurka.
Ez da nagusitasun argirik izan eta denek galdu eta irabazi dituzte partidak. Gaukoan irabaztea edo berdinketa lortzea ezinbestekoa zen Leizaranentzat, baina ezinezkoa izan zaio. Gauzak horrela, Euskal Ligatik kanpo utzi duen laugarren postuan amaitu dute andoaindarrek. Hala, Andoainen lehian aritu diren beste hiru taldeak ariko dira Euskal Ligan.
Partida amaituta, kolpea hartu berritan, burumakur ziren Andoaingo jokalariak. Esperientzia, ordea, bikaina izan da eta, ziur, etorkizunerako baliagarria. Porrotetatik ateratzen baitira ikasgai onenak.