Leizaran BrikoGoros jubenil nesken taldearen garaipena, etxekoen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Leizaran Eskubaloi Taldea 2026ko martxoaren 30a

Leizaran BrikoGoros jubenil nesken taldeak Federazio garaikurra C txapelketaren finala irabazi du, Ordizia Leizea Taberna OETren aurkako partidan (36-35). Azken penaltian erabaki zen finala,  Allurralde kiroldegian jokatu zena.

Lehen zatian zehar oso ondo aritu ziren etxekoak eta 8 goleko abantaila erosoa izatera iritsi ziren. Hala ere, gauzak zertxobait estutu ziren eta atsedenaldian markagailuak 15-12 adierazten zuen.

Bigarren zatia lehenbizikoaren antzera hasi zen eta Leizaranek berriro abantaila erosoak lortu zituen, 6 goletako errentak izan zituztelarik.

Urduritasuna eta nekea agertu ziren ondoren eta Ordiziak galtzeko ezer ez zuenez, errenta txikitzen joatea lortu zuen pixkanaka. 

28-28 markagailuarekin Leizaranek gola sartu zuen partida amaierako txirrinak jotzen zuen une berean, baina gola baliogabetu egin zuten.

Horrenbestez, penaltien txanda iritsi zen. Talde bakoitzak 5na jaurti zituen, alde bakoitzean hutsegite bakarrarekin.

Berdinketak segitzen zuenez, baten batek kale egin arte segi zuten. Leizaranek jaurtitako hiruak sartu zituen eta Ordiziak azkena hutsegin, Leizarango atezainaren geldiketa on batekin.

Asko sufritu ondoren, garaipenak zapore gozoagoa izan zuen eta merezitako saria lortu zuten.

Garaikurria jaso zuten unea

Erlazionatuak

Garaikurra jaso zuten unea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri mar 30, 09:00 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!