Leizaran Briko Goros taldeko kideak, Matxeko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2026ko ekainaren 3a

Nora Amas, Maren Aranburu eta Ane Escribano jokalariak kameren aurrean ageri dira hainbat proba egiten.

Leizaran Eskubaloia klubeko jubenil mailako jokalariak dira Nora Amas, Maren Aranburu eta Ane Escribano eta, aste honetan, Matx tokiko kirolaren sare sozialeko protagonista dira. 

Aste osoan, Matx.eus webgunean  argitara emango dira hainbat bideo. "Zenbat dakizu" atalean, esaterako, Andoaingo bost galdera erantzun behar dituzte Amasek eta Ecribanok. Hona, lagintxoa: Zer datoz lehenago: Sanjuanak ala Kaletxikiko jaiak? Santa Krutz jaietako maskota berriak nola izena du? Nola izena du Andoaingo mendigoizale elkarteak? Eta euskara elkarteak? Asmatu ote dute erantzunetan? Hori frogatzeko bideoa ikusi behar da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de MATX (@matx.eus_)

Aranburuk eta Amasek, bestalde, "Galdetegi azkarra" erantzun zuten. Non dago Ezpeleta herria? Zein kirol praktikatzen du Enara Gamindek? Nongoa da Getaitri kirol taldea? Zer da hutsarte bat? Guztiak erantzun zituzten. Ondo ala gaizki? bideoa ikustea da onena.

Bestalde, "Abilezia jokoa" delakoan, hirurek ere edalontzi berrerabilgarriekin jolas dibertigarrian parte hartu zuten.

Matx, esan bezala, tokiko kirolaren sare soziala da eta bertako kide da Aiurri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!