Beraz, ohiturari jarraituz, Santa Yagedaren koplak abestuko ditugu Andoaingo kaleetan barrena arratsaldeko seietatik aurrera.
Dena den, Covid izurritearen ondorioz hainbat neurri hartu da:
- Taldea ez da batera ibiliko kalez kale. Leku jakin batzuetan elkartuko da kantatzera eta, bertaraino, talde txikietan joango da.
- Derrigorrezkoa izango da musukoarekin abestea eta gutxienez metro eta erdiko tartea mantentzea.
- Toki jakin hauetan arituko dira kantari:
- Andoaingo Liburutegiaren atzealdeko plazatxoa
- Basteroko plazatxoa
- Juanita Alkain plazatxoa
- Gurutze Santuaren baselizaren aurrean
- Zumea plaza
- Goikoplazako Aita Larramendiren irudiaren inguruan
- Goikoplazako Elizondo Tabernaren aurrean
Aurten ez da aurretik entsegurik antolatuko beraz erronda Ondarreta kaleko liburutegiaren atzealdeko plazatxoan elkartuko da arratsaldeko seiak laurden gutxitan (17:45).
Behin Goikoplazan azkeneko kantak eginda, aurtengo segizioa amaitutzat emango da. Covid19ak sortutako egoera dela eta aurten ez da Ontza elkartean ohiko dugun afaririk antolatuko.