Hortik aurrera, santa-eskean ibiliko diren herritarrak gutxi-gorabehera 21 geldialdi egingo dituzte kantari aritzeko, honako ibilbidea eginez:
1.- Dr. Huizi kalea, 15 (18:00). 2.- Ondarreta kalea (Liburutegia). 3.- Basteroko plazatxoa. 4.- Kale Nagusia: Urkiola taberna. 5.- Kale Nagusia: Li dendaren parean. 6.- Kale Nagusia: Irunberri/Santakrutz parean. 7.- Kale Nagusia: Amantegi/Zubiondo parean. 8.- Zumea kalea: Gaztelutxo. 9.- Zumea-Berria bidegurutzea (Guipuzcoano). 10.- Zumea kalea: Danenako plazatxoa. 11.-Zumea kalea: Txalaka/Nerea. 12.- Zumea: Muga inguruan. 13.- Aingurasutegi atzealdea. 14.- Kale berria: Kurpil atzean. 15.- Juan Bautista Erro: Etxeberria Hiru. 16.- Kale Nagusia: Dr. Huizi parean. 17.- Goikoplaza: Anaiak taberna. 18.- Goikoplaza: Larramendi. 19.- Goikoplaza: Elizondo taberna (20:20). 20.- Kaletxiki: Buruntza parean. 21.- Ontza Elkartea.
Ateri egon edo kazkabarra egin Agate deunaren erronda kalean izango da berriro aurten, hutsik egin gabe. Ibilbidean, zehazki Goikoplazan, errondak omen egingo dio Arantxa Iartzari, ia 30 urtetan santa-eskean partaide eta sustatzaile izan zuenari.