“Ez da kuartelik su ematen dutenentzat”

Erabiltzailearen aurpegia Manuel Larramendi Kultur Bazkuna 2025ko ira. 4a, 12:08

Artxiboko irudia

Irailaren 14an, larunbatarekin, Andoaingo gudua gertatu zeneko 188. urteurrena beteko da. Horren harira, aurreko bi urteetan egin zen bezalaxe, IRAILAREN 13an, larunbatarekin, guduari buruzko ibilaldi gidatua antolatu du Larramendi Bazkunak.

Ibilaldia Jon Unanuek zuzenduko du eta goizeko 10:30an hasiko da, ordu pare batez Andoaingo kale eta txokoetan barrena ibiliz herrian izan den gertakari historiko larrienetakoaren berri emateko. Hasiera Goikoplazan emango zaio, elizaren eskaileretan eta, amaiera, Otietako Unanibiko zubian, bertan emango baitie Unanuek amaiera bere azalpenei han izan ziren borroken berri emanez.

Ibilaldia hauxe izango da: Goikoplaza (eliza), Plaza Morea, Juanita Alkain plazatxoa, Kale Nagusia, Gurutze Santua, Bekoplaza, Lizarkolako ubidea, Otieta (Unanibiko zubia).

Ibilaldi gidatuan gehienez ere 25 lagunek parte har dezakete eta aurretik izena eman eta 10 € ordaindu behar dira. Horretarako, idatzi harrera@larramendibazkuna.eus helbidera edo deitu 688-718-916 zenbakira. Esan bezala, partaide kopurua mugatua izango da.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Irailaren 10ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!