Entseguak, datorren astean
Ahotsak prestatzeko helburuarekin eta kanta berriren bat ere ikasi behar baita, urtarrilaren 26an, astelehenarekin, eta urtarrilaren 27an, asteartearekin, entseguak egingo ditugu Anbrosia Olabide egoitzako sarrera nagusian, ohi dugun bezala, iluntzeko 20:00etan hasita.
Ateri egon edo kazkabarra egin Agate deunaren erronda kalean izango da berriro aurten, hutsik egin gabe. Errondaren ibilbidea iazkoa izango den arren, aurrerago horri buruzko xehetasunak emango ditu Manuel Larramendi Kultur
Bazkunak.