Nork dio beldurra feminismoari?

Erabiltzailearen aurpegia Odei Esnaola 2014ko mar. 5a, 12:14

Ni ez naiz feminista”, “berdintasunean sinesten dut baina ez naiz feminista” (?), horrelako gauzak irakurtzen ditu batek, iritzi artikulu bat idazten hasi eta jendearen iritziak biltzen hasten denean. Eta ez kalean boteprontoan hartutako jendearen ahotan soilik, baita errepresentazio eta oihartzun mediatikoa duten jendearen ahotan ere. Nahiago dut izenak esatearen konpromisoan ez sartu, baina bada nor, feminismoa, matxismoaren kontzeptua buelta emanda dela esaten duenik (anti-gizonezko). Duela pare bat hilabete, “Ni ez naiz feminista! Zergatik emakumea gizonezkoa baino gehiago?” entzuteko aukera izan nuen, orduantxe nire buruari esan nion, “Kaxu? Baino zer diozu?”.

Feminismoa, 1984tik da fenomeno global bat eta internetaren sorrerak oraindik eta gehiago globalizatu zuen terminoa. Internetek iritzi askatasun osoa bermatzen digu, nahi dezakeguna idatzi, grabatu, esan... Hala ere, gizarteak nondik tiratzen duen agerian geratzen da. Blog eta leku askotan irakurri dut feminismoaren kontzeptua guztiz nahastua, “emakume biktimizatua”, “lesbiana frustratuak”, “emakume bakartiak”... Aitortu behar dut, kontzeptu horiek, ez direla gaur egun argitaratutakoak, gehienak aurreko hamarkadakoak direla. Agerian geratu da interneten (beste) alde txar bat, ezerk ez dauka iraupen tasarik, ez dira inoiz hilko, hor egongo dira betirako.

Kapitulu estrepitoso eta gogaikarri horien ondoren, Emakumearen eguna nondik datorren irakurtzera iritsi naiz. Gogoan dut ikasgelan urtero irakurtzen genuela istorio hau eta emozio berberarekin irakurri dut, berriz, egun hartan gertatutakoa. Europako zenbait herritan, lehen datuen arabera, emakumeren eguna, lehen aldiz, martxoaren 19an ospatu zen, 1911. urtean. Hala ere, martxoaren 8an ospatzearen arrazoia, 1857. urtean New Yorken izandako sute baten ondorioz dator. Lantegi bateko nagusiak, greban zeuden 129 emakume langile enpresa barruan itxi eta su eman zion lantegiari denak bertan akabatuz. Mitotzat jotzen da ordea ekintza hau, ez baitago daturik kontrastea egiteko.

Baina artikulo hau, feminismoari beldurra diotenen inguruan idazteko hasi eta emakumearen egunaz hitz egiten amaitzeko baliatu dut. Nola ez, aipatu, emakumeen aluen komandoak diseinatu nahi dituztenak, emakumeei bere gorputzaren jabe izaten utzi nahi ez dietenak, diktadore sexual bihurtu nahi dutenak, eta beste hainbat izate desatsegin, hipokrita, gaizkile eta anormal. Beraiek ez dute merezi aipatuak izatea, ez dute merezi gure konplize izatea. Beraiek dira beraien buruari itzal egiten dietenak. Nortzuk dira ba beraiek?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!