2015-2019 agintaldiari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Olga Hernandez 2019ko mai. 9a, 12:51

Agerikoa zen sintonia berezia zegoela, bereziki gizarte gaietan, Ganemos, Irabazi eta gobernu taldeko EH Bilduren artean. Baina aritmetikak ez zuen ezkerreko politikak garatzeko aukerarik ematen.

Korporazioko kide bat zinegotzi ez atxikia bilakatzeko emandako pausoak indar korrelazioan aldaketa ekarri zuen. Gauzak horrela, PSE-EAJ alderdiek osatutako gehiengo osoa bertan behera geratu zen. 

Akordioa lortu genuen Ganemos, Irabazi eta zinegotzi ez atxikiak andoaindarren mesederako izango diren ezkerreko ekimenak aurrera eramateko. Hirurak elkarrekin indar erabakiorra izatera iritsi ginen. 

2017an Udal aurrekontu proposamenari atxekimendua erakutsi genion, ekarpen ezberdinak eginez. Besteak beste, etxegabetze arriskuan dagoen pertsonari doako laguntza juridikoa eskaintzea, parte hartzean eta gardentasunean konpromisoak lortzea, eta zerbitzuen publifikazioan sakontzea.

2018rako gobernu taldearekin mami handiagoko Udal aurrekontua onartzeko akordioa lortu genuen. Proposamen hura PSE-EEren eta EAJ-PNVren aurkako botoekin onartu zen. Sinatu genuen akordio hartan honako hauek nabarmendu daitezke: inbertsioak hainbat ekipamenduetan, Doktor Huitziko parkea, eraikuntza lanak ikastetxe ezberdinetan, parte hartze prozesu baten bidez haur parkeak estaltzeko prozedura martxan jartzea, Udalaren jabetzakoak diren etxebizitzak eraberritzeko aurrekontua, alokairu sozialerako bideratuko diren sei etxebizitza...

Zerbitzu publikoen pribatizazioa eteteko, kaleko garbiketa publifikatzea erabaki zen. Eta, neurri askoren artean, politika fiskal justuago baten aldeko apustua egin da. Era berean, hondakinen bilketa selektiboan eman diren aldaketa esanguratsuak ahalbidetu ditugu.

2019rako akordioa baieztatu genuen, izaera sozialeko programak osatuz. Hala nola, “Ongi etorri eskolara “ ekimena, pobrezia energetikoa saihesteko laguntzak, inbertsioak eta abar...

Azaldutako guztiak ezkerreko indar politikoen metaketaren beharra agerian uzten du. Hori dela eta, Elkarrekin Podemos hautes-zerrenda osatu eta babestu dugu.

*

OLGA HERNANDEZ (GANEMOS), JORGE MOURINHO (IRABAZI) ANDOAINGO UDALETXEKO Zinegotziak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!