Eskerrik asko Jorge Mourinhori (Irabazi-Andoain) eta Alvaro Gonzalezi, elkarrekin gure hautes programaren gehiengoa aurrera eraman eta udal etxebizitzak berregokitu eta alokairu sozialerako bideratzea edota parte hartze prozesu bidez haur parkeak estaltzea lortu delako. Askoren artean aipatutako adibideak dira, biztanlegoaren gehiengoaren aldekoak izan direnak. Eskerrik asko bihotzez Andoaingo Podemos-Andoain-Ahal dugu zirkuluko partaide bakoitzari, euren laguntzarik eta babesik gabe askoz zailagoa litzatekeelako. Ganemosek Udalari 27.115,88 euro itzuli dizkio. Faktura guztiak Udalaren interbentzio sailean ikusgai daude, eta gure ekimenez, baita 2016tik hona gainerako alderdiena ere. Geroan ere alderdi politiko guztien fakturen kontrol zehatza egotea espero dugu. Eta, bukatzeko, nire esker zintzoena Argituzen txostenean lekukotza zuzena eman dute herritarrei. Baita Argentinako kereilan parte hartu dutenei ere. Eskerrik asko, bihotzez, zuen eskuzabaltasunagatik. Lanean jarraituko dugu memoria, egia, justizia eta erreparazioa biktima guztiengana irits daitezen.