Ikasturtearen amaiera gertu dagoela nabari da. 2019ko ekainaren bigarren larunbata iritsi zaigu aurten ere. Gure lan taldea erabat urduri zegoen eskolako festaren antolaketa lehen aldiz aurrera eraman behar zuelako.
Aurreko urteen antzera, ekainaren 8ko festa ere goizeko 10:00ak aldera hasi zen. Hala ere, bazen jende ugari aurreko prestaketa lanak aurreratze aldera goiztiar ibili zena. 11:00etan, Zizurkilen indarra hartzen ari diren buruhandi eta erraldoien konpartsak eskolako ume guztiak aztoratzea eta jolastea ekarri zuen. Momenturik polit eta hunkigarrienak haurren emanaldiarekin etorri ziren, batetik txikienen lehenengo jendaurrekoa eta bestetik LH6koen agurrarekin.
Bazkal ostean, bingoa eta puzgarriekin batera ekarritako zezen mekanikoa izan ziren aurtengo berritasunetako batzuk, hauekin batera umeentzako txapak eta tatuaiak ere nobedade izan ziren. Arratsaldeko merienda ez zen berdina izango bizkotxoa egin zuten gurasoen laguntzarik gabe, bikainak zarete!
Eskolako festa hau aurrera eramateko alde guztietako laguntza izan dugu. Alde batetik eskola komunitatea bera, herriko eragileak eta bertako komertzio eta tabernak. Honek adierazten du Pedro Maria Otaño ikas komunitatearen bihotza.
Amaitze aldera, aurtengo festarako musu-truk eman dizkiguten opari guztiengatik eskerrak eman nahi dizkiegu Urraki, Eroski, Saski, Zizurkil Elektrizitatea, Garazi loradenda, Pasus, Egarri, Joxean harategia, Atxulondo, Zubeldia arrandegia, Itxaso, Miren farmazia eta Iraola harategia. Gure zozketetan opariak egokitu zaizkien gurasoek pozik hartu dituzte eskainitako sariak.
Ikasturte amaiera zoriontsua eta udarako opor zoragarriak igaro ditzazuela.