Eraso berria frankismoaren biktimen aldeko oroimen lekuan

Erabiltzailearen aurpegia Oroituz, Andoainen 2021ko uzt. 22a, 08:51

"Oroituz, Andoainen" elkarteak ohar honen bidez salatu nahi du ezezagunek frankismoko biktimen aldeko informazio panela erasotu dutela. Errepublikaren eta demokraziaren alde hil zituzten andoaindarren panelaren kristala txikitu dute, hain zuzen ere.

 
Azken boladan bigarren aldia da biktimak oroitzeko leku hori erasotzen dutela, eta Oroituz elkarteak egileei eskatzen die bakean utzi dezatela. Altzari publikoa hondatzeaz gain, frankismoko biktimen duintasunari eta Andoaingo oroimen historiko demokratikoari egiten diete eraso, azken batean.
Urtero legez, aurten ere Alfaro parke oroimen lekuan Andoaingo frankismoaren biktimei egin zaien gorazarreko ekitaldiaren irudiak, ikusgai:
 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!