Urriaren 15ean egin zuten proposamena aurkezteko ekitaldia; hain justu, 41 urte betetzen zirenean Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela GALek; La Cumbre jauregian eduki zituzten ondorengo egunetan, torturapean.
Elkarteek atondu duten egitasmoan adierazten denez, La Cumbre jauregia “talde parapolizialek eta Estatuko Segurtasun Indarrek Euskal Herrian egindako giza eskubideen urraketa larriei buruzko Memoria Leku bihurtzeko proposamena” da.
“Ikerketarako eta biktimen errekonozimendurako eta erreparaziorako gunea izango litzateke, baina, batez ere, dibulgaziorako gunea (teknika museografikoen eta askotariko ekimenen bidez)”.
Egun, Jauregia Espainiako Gobernuaen jabetzakoa da, eta Memoria Demokratikoari buruzko 2022ko Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian jasotzen da, urtebeteko epean, Espainiako Gobernuak Donostiako Udalari lagako diola eraikina.
Ekitaldia, osorik: