German Rodriguez ezkerreko militantearen hilketaren 47. urteurreneko ekitaldian, Peio Ardaiz bertsolariak bertsoa abestu du, Irene Araujo dantzariak aurreskua dantzatu du (Mikel Legorburu txistulariak, Jokin Sarasate atabalariaren laguntzarekin), eta Mariaje Lezaunek (German Rodriguezen borrokakidea) eta Idoia Zabaltzak (Mikel Zabaltzaren arreba) hartu dute hitza.
Bi hizlariek Espainiako estatuari eskatu diote amaitu dezan behingoz frankismoaren inpunitatearekin, eta egia, justizia eta aitortza eskatu dute beste zenbait biktima gogoan hartuta: hala nola, Rodriguezena gertatu eta handik egun batzuetara Donostian poliziak hil zuen Joseba Barandiaran, Gasteizen 1976ko martxoak 3an poliziak erail zituen bost langileak, edota, guardia zibilek Intxaurrondon 1985ean torturatuta hil zuten Mikel Zabaltza.
Rozalen, Martikorena eta Balentzia, kantari
Abestien atalean, Rozalenek, Erramun Martikorenak eta Fermin Balentziak hartu dute parte. Rozalenek Justo abestu du, 1936an desagerrarazi zuten bere amonaren anaiaren omenezko abestia; Martikorenak, Xalbadorren heriotzean; eta Balentziak, berriz, Rodriguezen omenez konposatutako Hilarria.
Ekitaldiko bideoa, hemen: