Hain zuzen, memoria elkarteak eta sindikatuek, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan egin zuten ekitaldietako bat. Sinbolismoz eta esanahiez betetako ekitaldia izan zen, egia esan. Izan ere, kontuan hartu behar baita monolito horrek baduela historia berezia: San Frantzisko elizatik gertu , langileak balaz erail zituzten tokietatik gertu ipini zuten, 1984an, eta ez nolanahi, modurik klandestinoenean baizik. Trantsizioan, frankismoaren krimenekin isiltasuna eta amnesia ezarria zen testuinguru historikoan, ofizialtasunari kontra egiten zioten halako ekintzek, eta horrexegatik, egileek errepresioa (isunak, atxiloketak...) jasateko arriskua bizi izan zuten. "Nola diren gauzak, urtetan legez kanpokotzat jo zen monolitoa, eta egun, politiko guztiek nahi dituzte argazkiak atera bere aurrean!", adierazi zuten ekitaldian barrena.
Era horretan, urte hartan ekintza hori burutu zutenei aitortza ekitaldia egin zitzaien atzo, hildako langileei lore-eskaintza egiteaz gain.
Ilunabarrean, berriz, Santa Maria Katedraletik Andre Maria Zuriaren plazara manifestazioa egin dute, eta ondoren, bertan, eguneko ekitaldi nagusia egin dute.
Hiru bideo, ikusgai:
* 1984an monolitoa jarri zutenei aitortza eta eraildako bost langileei lore-eskaintza:
* Katedraletik Andre Maria Zuriaren plazara:
* Andre Maria Zuriaren plazan, Jon Maiaren hitzartzea: