1936an Hernanin frankistek eraildako 200 herritarren aldeko oroimen ekitaldia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Oroituz, Andoainen elkartea

Hernaniko hilerrian, 1936ko irail-urrian erail zituzten 200 lagunen aldeko oroimen ekitaldia egin dute, eguerdian. Irati Sarasuak aurkeztuta, Urko Apaolazak testuinguru historikoa azaldu du, eta Xabier Lertxundi alkateak ere hartu du hitza. Nahia Valle abeslariak eta Roberto Pacheco eta Judith Montero saxojoleek ekitaldia girotu dute. 

Ekitaldiaren amaieran, biktimen familiarrek lore eskaintzari ekin diote, Ttarla dantza taldeko bi dantzariek herriko txistularien laguntzarekin aurreskua egin ostean.

Jada dokumentatuta dagoenez, 1936ko irail-urrian eskualdeko 200 lagun erail zituzten Hernanin, eta gero hilerrian lurperatu zituztela. Horietatik, 151 identifikatu dituzte eta Carlos Lopez de Ceballos artistak hilerrian 2006an egin zuen Argi-horma eskulturan izendatuta daude.

Urko Apaolazaren hitzartzea:

 

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatearen hitzartzea:

 

Nahia Valle abeslaria eta Roberto Pacheco eta Judith Montero saxojoleak:

 

Lore eskaintza Argi-horma eskulturan:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!