Ikas-komunitatea hainbat eskolek osatutako sarea da; Euskal Autonomi Erkidego barnean nahiz kanpoan kokatzen diren eskolek osatzen dute. Ikas-komunitate guztiek ondorengo bi helburu nagusi dituzte: ikasle guztiek ahalik eta gehien ikastea eta ikasleek ahalik eta bizikidetza osasuntsuena izatea. Bi helburu nagusi horiek lortzeko, ikas-komunitatetik datozen aholku eta jarduerek komunitate zientifikoaren bermea dute. Hau da, emaitzarik onenak lortzen direla frogatuta dago.
Azaroaren 15ean, ostirala, Iruñeko San Francisco eskola publikoan, 19:30etik 21:00etara hezkuntza oinarri duten hainbat solasaldi izango dira.
Azarioaren 16ean, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sario eraikinean egitaraua zabala eta anitza izango da. Arratsaldeko saioan jarduera arrakastatsutzat kontsideratzen diren zazpi tailer egongo dira. Tailer horietan, ikastetxeek beraien esperientzien berri emango dute.
Tailer horietako batean hizlari izango ditugu Pedro Mari Otaño herri eskolako ikasleak direnGorka Iraola eta Amaiur Tejeria. Beraien esperientzia oinarri hartuta, Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak tertulia dialokiko bidez lantzeak dakartzan onuraz arituko dira.
Informazio gehiago: Ikas-komunitateen VIII. Nazioarteko Topaketa