Euskararen Astea, Pedro Mari Otaño eskolan

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2019ko abe. 3a, 10:31

Elena Gabirondo ikerlaria, gaztetxoekin esperimentuak egiten.

Atzo ekin genion Euskararen Asteari Pedro Mari Otaño ikastetxean. Goizean umorezko ipuinak izan genituen Maialen Zazpe irakaslearen eskutik. Euskaraz buru-belarri aritzeko konpromezu-orriak sinatu genituen gero eta, arratsaldean, Zizurkilgo Elena Gabirondo ikerlariarekin esperimentu ezberdinetan aritu ginen. Ostegunera arte, egunero hainbat ekintza antolatu dugu Euskararen Astean:

Abenduak 3, asteartea
10:00
Jolasak (HH).
11:00
Ipuin kontaketa Frisoroko aiton-amonekin (LH 1-2-3).
15:30 Armiarma sarea ekimena Joxe Arregi plazan (HH-LH).

Abenduak 4, asteazkena
15:00 Pintxo lehiaketa (LH).

Abenduak 5, osteguna
10:30 Gozogintza Fraisoroko aiton-emonekin (HH4-5).
15:10 Herri kirolak eta gaztain-jana frontoian.

*HH-n senideen ipuin kontaketa astean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!