Pedro Mari Otaño eskola bisitatu nahi duten familia berriek urtarrilaren 18a izango dute aukera, 11:00etan. Mediatekan ospatuko da aurkezpena, eta ondoren eskola erakutsiko zaie familiei. Eskolan dauden haurrak eta gurasoak ere aurkezpenean izango dira espazio eta jarduera ezberdinak aurrera eramanez.
Ate irekien iraupena 90 minutukoa izango dela aurreikusten da, 40 minutu aurkezpena eta 50 minutu bisita.