Ate irekiak, Pedro Mari Otaño herri eskolan

Urtarrilaren 18an, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño herri eskolako ateak ireki genizkien familia berriei. Hantxe izan ginen egunerokoan ibiltzen garen ikasle, familia eta irakasleak gure egunerokoa erakusteko asmoz. Larunbateko ate irekietan, Eskolako Hezkuntza Proiektua azaltzeaz gain, ikasgela eta jarduera desberdinak martxan ikusteko aukera izan zuten.

Ate irekien ondoren, urtarrilaren 24an, ostirala, alderantzizkoa egitera goaz. Famili berriak eskolara gonbidatu ondoren, oraingoan eskola kalera aterako dugu. Jolas tutorizatuetan arituko gara.
Amaitzeko, otsailaren 3an, astelehena, arratsaldeko 17:00etan Kontulari2 taldearen eskutik eskolako 2 urteko gelan ipuin kontaketa ederraz gozatzeko aukera izango dugu. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!