'Eskola Kalera Jolas Tutorizatuekin' ekimena Joxe Arregi plazan

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko urt. 22a, 12:51

Urtarrilaren 24an, ostirala, arratsaldeko 15:00etan 'Eskola Kalera Jolas Tutorizatuekin' ekimena burutuko dugu. 

  • 15:15etan Zizurkilgo erraldoiekin eta eskolako ikasle trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin Zizurkilgo kale desbedinetatik zehar kalejiran Joxe Arregi plazara iritsiko gara.
  • 15:45etan Joxe Arregi plazan jolas tutorizatuak burutuko ditugu.
 'Jolas tutorizatuak' eskolan erroturik dagoen jolas-dinamika bat da. Patio orduan, jolas-dinamika honi esker, adin tarte desberdinetako ikasleek elkarrekin jolasteko aukera dute.  Beraien arteko harremana, nahiz eta adinez desberdina izan, berdinen artekoa izatea bultzatzen da. Haur guztien hitzak indar bera du. Bestalde, euskararen erabilera ez-formala lantzeko dinamika aproposa da. 
2 eta 3 urteko ikasleentzako Txiki-Txokoa antolatuko da. Bertan psikomotrizitate areto bateko material artean eta egurrezko erainkutza blokeekin  jolasean aritzeko aukera izango dute.
  • 16.25ean, amaitzeko, ikasle guztiei merienda banatuko zaie. 
Eguraldi euritsua eginez gero ekimena bertan behera geratuko da. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!