Emakume zientzialarien eguna, bihar

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko ots. 10a, 10:10

Emakume zientzialarien eguna izango da bihar, otsailak 11. Egun horren harira, hiru jarduera egingo ditugu Pedro Mari Otaño ikastetxean:

Aurten, Steam Proiektuan murgilduta gabiltza Pedro Mari Otaño ikastetxean. “STEAM” Ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths, hots, zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikak. STEAM hezkuntza estrategia bat da eta estrategia honek ondorengoa lortu nahi du: Pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, eta ikasleak, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz eta lan kooperatiboa erabiliz. Hau guztiaz gain, Steam estrategiak emakumeen presentzia Zientzia alorrean areagotu nahia du eta, besteak beste, hemendik dator emakume zientzilarien eguna ospatzea.
 
Hiru jarduera nagusi egingo ditugu eskolan:
 
  • Haur Hezkuntzako ikasleek Zientzia gela exploratzen saioa aurrera eramango dute. Hainbat esperimentu, zientzilari emakumeen bibliografiak eskura izan eta ingurua aztertzeko eta ikertzeko hainbat tresna eskura izango dituzte (Mikroskopioak, tutuak, pisuak...)

 

  • Lehen hezkuntzako 1º, 2º, 3º mailako ikasleek Virginia Gracia Aranzadiko Astronomia Saileko kidearekin “Leihoa Unibertsora” saioa burutuko dute. Zerura begiratzen dugunean ikusten duguna nola interpretatu.

 

  • Lehen Hezkuntzako 4º, 5º, 6º mailako ikasleek EE.BB-etako Houston hirian bizi eta ikerlari gisa lanean ari den Sonia Villapol-ekin bideokoferentzia egingo dute. Sonia, Kirolean traumatismoek eragindako garun lesioei buelta emateko ikerketa lanean ari da.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!