Elkarrekin hausnartzeko tartea

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko mar. 5a, 12:38

HOP, Harreman Osasuntsuen Plana, bada duela urte batzuk martxan jarri genuela. Plan honen helburu nagusia eskolako harremanak errespetuan eraikitzea da. Horren harira, aurten ere, hasitako lanarekin jarraitzen dugu. Datorren astelehenean indarkeriaren aurpegi desberdinen inguruan aritzeko aukera izango dugu. Saio hasieran ikasle ordezkariek, geletan egiten ari garen lanaren berri emango digute eta ondoren, helduok hausnarketarako tartea izango dugu.

Datorren astelehenean, martxoak 9, haurrek telebistan ikusten dutena abiapuntu hartuta, elkarrekin hausnartzeko tartea izango dute bertaratzen direnek, 16:45etik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!