Koronabirusa

Egindako lanak eskolara ekartzera hurbildu dira familiak

Egindako lanak eskolara ekarri eta datozen asteetan egin beharrekoak jaso dituzte familiek. Segurtasun neurriak hartuta, familiek eta irakasleek elkar ikusteko aukera izan dute:

"Gaur, maiatzak 18, astelehena, Pedro Maria Otaño Herri Eskolako familiak eskolara hurbildu ahal izan dira orain arte egindako lanak ekartzeko eta ondorengo 3 astetarako lanak poltsan eramateko. Segurtasun neurriak hartu behar izan dira: eskolara sartzeko sarrera eta irteera bakarra, trukea frontoiko eremu ireki eta zabalean, familientzako ordutegi zehatzarekin, poltsak utzi eta hartzeko espazio banatuak eta famili eta irakasleen arteko distantzia. Baina guztiak merezi izan du, une batez behintzat, elkar ikusi eta bi hitz egin ahal izateko. Ondorengo asteetako lana paperean jasotzeaz gain familia eta irakasleen arteko komunikazioa ezin bestekoa izango da familiek eskolako jarduna aurrera atera ahal izateko. Ikasle zaharrenak biak uztartzen dabiltza papereko lana baita irakasleekin topaketa digitalak ere."

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!