Pozik eta lasai joan da lehen eguna

Zizurkilgo Pedro Maria Otaño Herri Eskolan gaur hasi dugu 2020/2021 ikasturte berria. Segurtasun neurriak betez, eta ikasleak beharrezko goxotasunez jasotzeko, tentuz prestatutako ikasturte hasiera izan da. Pozik eta lasai joan da lehen eguna. Pixkanaka moldatzen eta egokitzen joango gara gure egunerokoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!