Euskara Astea eta Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko aza. 20a, 10:37

Hemen da Euskaraldiaren 2. edizioa. Eskolak urteak daramatza Euskararen Astea antolatzen. Iaztik, Euskaraldia, Euskararen Astearen barnean kokatu izan dugu. Euskararen Astean hainbat jarduera antolatu izan dira eta partaidetza oso zabala izan du. Familiak, ikasleak, irakasleak, herriko hainbat eragilek parte hartu izan dute.

Aurten ere, desberdina izango den arren,  hainbat jarduera burutuko dira: Euskararen erabileraren inguruko soziograma ikasleekin, Mingainaren dinamika, Altxorraren bila, Ipuin kontaketak, Irteera ludikoak: Chillida-Leku, Urmara Museoa, Cristinaenea. Pertsonai misteriotsuaren bisita. Aho Bizi eta Belarri Prest-en koreografia... 

Bukatzeko, eskolak  datozen 2 aste hauetan GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN, GEHIAGO euskaraz hitz egiteko erronkari eustera animatzen zaituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!