Ate ireki pertsonalizatuak eta eskola kalera

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2021ko urt. 15a, 15:20
Argazkia: Pedro Mari Otaño Herri Eskola.
2020/2021 ikasturtean eskolan hasi nahi duten ikasleen matrikulazio epea urtarrilaren 18an hasiko da. Epea urtarrilaren 29 arte luzatuko da.

Egungo egoera ikusirik Pedro Mari Otaño Herri Eskola ezagutzeko interesa duten familientzat bisita pertsonalizatuak antolatzen ari gara. Horretarako, eskolarekin harremanetan jarri behar da. Harremanetarako bideak hauek dira:

Bestalde, eguraldia lagun badugu urtarrilaren 21ean 'Eskola kalera' ekimena burutuko dugu. Eskolako ikasleak herriko plaza desberdinetan kirol-jolas desberdinetan arituko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!