Ikas-Komunitate bilakatu ostean lehen urratsa nolako eskola nahi zen amestu zen. Amets hartatik eskolako zutabe nagusiak eraiki ziren. Aurten, berriz amesteko garaia iritsi da. Nolako eskola nahi dugu P.M.Otaño izatea?
"Otañon badator" saioan duela 20 urte amets egin zuten familia ohi, ikasle ohi, irakasle ohi eta herriko eragile desberdinek parte hartu zuten atzokoan, orduan bizitakoa partekatu eta lekukoa pasaz. Interesgarria eta aberasgarria izan zen atzo jasotako informazio guztia. Orain etapa berri baten sartzen gara... Goazen denok amestera!