Ate irekietan, eskolako espazio desberdinak ikusteko aukera izango da. Bisita gidatu honetan eskolako lan ildo nagusiak eta metodologia azalduko dira. Horrez gain, hainbat jarduera arrakastatsu ikusteko aukera egongo da eta eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak ere azalduko dira. Edozein zalantza, jarri harremanetan eskolarekin.
-943 691478 telefonora deituz.
-pedromariaotano@pedromariaotanolhi.net korreo elektronikora idatziz.
-www.pedromariaotanoeskola.eus/kontaktua eskolako web gunetik idatziz.
Ekarri beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
-Familia liburuaren fotokopia.
-Bi gurasoen edo lege-tutoreen NAN edo NIEren fotokopiak.
-Bizileku familiarraren ziurtagiria (familia osoarena).
-Kontu korrontearen zenbakia (IBAN).