Ikas Komunitatea garen heinetik, Harreman Osasuntsuei garrantzi berezia ematen diogu. Irakasle, familiak eta komunitateko kide guztiek ildo beretik lan egitea garrantzitsua dela deritzogu eta hau gerta dadin, formazio desberdinak eramaten ditugu aurrera. Honenbestez, datorren astean komunitate osoarentzat hitzaldia izango dugu, Harkaitz Zubiri EHUko irakaslearen eskutik. Elkarren zaintza denon ardura delako!