Gure eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ate irekietan, haurtzaroaren garrantzia, eskolako lan ildo nagusiak, metodologia eta eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak zeintzuk diren azalduko ditugu. Eskola gertutik ezagutzeko eta eskola bera osatzen dugunokin egoteko aukera ez galdu.
Edozein zalantza izanez gero edo ate irekietan ezin baduzue parte hartu, gurekin harremanetan jartzeko bideak hauek dira:
- 943 691478 telefonora deituz.
- pedromariaotano@pedromariaotanolhi.net korreo elektronikora idatziz.
- www.pedromariaotanoeskola.eus/kontaktua eskolako web gunetik idatziz.
Otañoko ateak beti zabalik izango dituzue!