Gure komunitatea ikasle, familia, langile eta herriko eragileek osatzen dugu eta guztion elkar lana ezinbestekoa da. Boluntarioak komunitateko parte garrantzitsu dira gure eguneroko jardunean. Ateak irekiak ditugu uneoro guztientzat. Otaño EHUko Irakasle Eskolarekin hartu emanean egoten da eta oraingoan, urtarrilaren 26 goizean, Irakasle Eskolako 4. mailako gela bat gurean izango dugu gure praktika eredugarriaren berri izan dezaten eta euretan, ikasleekin zuzenean aritzeko. Esperientzia hauetatik guztiok aberasten gara.