Otaño EHUko Irakasle Eskolarekin hartu emanean egoten da eta oraingoan, urtarrilaren 26 goizean, Irakasle Eskolako 4. mailako gela bat gurean izango dugu gure praktika eredugarriaren berri izan dezaten eta horietan, ikasleekin zuzenean aritzeko. Esperientzia hauetatik guztiok aberasten gara.