INDARKERIARIK GABEKO ESKOLA

Martxoak 14, osteguna, 16:40etan eskolako mediatekan, indarkeriarik gabeko eskola lantzeko hausnarketa eta saio praktikoa izango dugu. Zatoz!

Komunitate orok indarkeriarik gabe bizitzea amesten du eta hau egi bihurtzeko elkarrekin lan egitea ezinbestekoa dela deritzogu. Ikas komunitateko kide orok landu genuen zer den indarkeria, zer nolako harremanak nahi ditugun, ... eta argi daukagu gure artean harreman osasuntsuak sustatzen jarraitu behar dugula, benetako indarkeriarik gabeko gune seguru bat izateko. Beraz, gure arteko lanketa honekin jarraitzeko, martxoaren 14an, ostegunean, berriro elkartuko gara komunitateko kide guztiak bide honetan urratsak ematen jarraitzeko. 

Ikasleek dinamizatuko dute saio hau eta egoera errealetan gertatzen dena modu praktiko batean lantzeko aukera izango dugu. Gure esku dago jokabide desegokiak aldatzea, beraz, parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Guztion artean harreman osasuntsuak bultzatzeko beharrezko dugun araua adostuko dugu eta hau jokabide bihurtzea dugu helburu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!